94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 3ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 16an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia bat interesdunen eskura dago Puiuko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://pueyo.sedelectronica.es/transparency/5d5eaef6-5577-409c-933e-b2fbef35e06b/

Puiun, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2106034