94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

OIaztiko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:

Lehenbizikoa.–Aparteko espedientea hastea Olaztiko herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduaren modalitatean. Adjudikazioaren epea bukatuko da 2017ko martxoaren 30ean egindako ohiko adjudikazioaren epea bukatzen den egun berean.

Bigarrena.–Deialdi publikoa irekitzea, hamabost egun balioduneko epea emanda, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Olaztiko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen dituzten bizilagunek epe horretan eskabidea aurkez dezaten, eskatzen den dokumentazioarekin batera, aipatu ordenantzaren 16.1 eta 17. artikuluei jarraikiz.

Hirugarrena.–Argitara ematea ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren ediktu taulan nahiz ohiko tokietan paratzea, interesdunek eskabidea aurkez dezaten.

Laugarrena.–Alkatetzari, edo legez haren ordezkoa denari, baimena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren ebazpenak eman ditzan.

Olaztin, 2021eko apirilaren 14an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2106092