94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLABE

Herri-larreen eta larre partikularren aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez. Eskaera

Olabeko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko martxoaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen Kontzejuaren herri-larreak eta larre partikularrak errentan ematea. Bat etorriz ezartzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 158tik 162ra bitarteko artikuluetan eta Olabeko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 43tik 58ra bitarteko artikuluetan (2020ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 27koa), hamabost eguneko epea izanen da, ordenantzaren 45. artikuluaren arabera eskubidea dutela uste dutenek eska dezaten herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidezko larreen aprobetxamendua.

Urteko kanona 3.000 euro izanen da eta zenbateko horri aplikatuko zaizkio Olabeko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 50. artikuluan ezarritako doikuntzak. Eskatzaile guztiei aplikatuko zaizkie ordenantzaren III. kapituluan ezarritako betebehar eta baldintza guztiak.

Eskabideak Olaibarko Udalaren erregistroan aurkeztu ahalko dira (Irungo errepidea, z.g., Olabe), iragarki hau argitaratu eta hamabost eguneko epean.

Eskabiderik jasotzen ez bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 162. artikuluan xedatuaren arabera jokatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Olaben, 2021eko martxoaren 17an.–Kontzejuko burua, Roberto Armendariz Paternain.

Iragarkiaren kodea: L2105659