94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Legasako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Legasan, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Kontzejuko burua, Jesus Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2105772