94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2021eko otsailaren 25eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 15ean.

Iragarkia argitaratu, eta legez aurreikusitako jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesatuen eskura dago Larragako Udalaren egoitza elektronikoko Gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke: https://larraga.sedelectronica.es/transparency/a97171d5-1fca-441d-9dba-600b8bf263bb/.

2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan eginiko aldaketaren behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egin ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2105906