94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Xabierko Udalak, 2021eko martxoaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Jendaurrean egon dira hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 36.505,52 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.500,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 19.822,91 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.157,40 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 1.753,54 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 157.739,37 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 74.026,21 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 64.120,39 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 470,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.422,77 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.000,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 157.739,37 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ean.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkari/kontu-hartzailea Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %35. Hutsik. Lanaldia: %40.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %3,36.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Etienne Alzate Figueras. Idazkaria-kontu hartzailea. Maila: A. Lanaldia: %40. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 2018ko abenduaren 12a.

Funtzionarioak.

María Idoia Landarech Zozaya. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %3,36. Antzinatasuna: 2004ko uztailaren 1a.

Xabierren, 2021eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2105984