94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Udal ordenantza, administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa arautzen dituena. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2021eko martxoaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aurreko puntuan adierazitako epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantza behin betiko onetsiko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Izaban, 2021eko martxoaren 31n.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2105768