94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, martxoaren 16an, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da.

Oinarrien testu berria honelaxe gelditu da idatzirik:

“3. Gastuen egoeran, berariaz irekita deklaratzen dira irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuan jasotzen diren aurrekontu-aplikazio guztiak.

9. oinarria.–Kreditu aldaketak.

4. Osoko bilkurak onetsitako aldaketak honela izapidetuko dira:

a) Kreditu horiek emateko osoko bilkurak hartutako hasierako erabakia jendaurrean jarriko da Korporazioaren iragarki-taulan hamabost egun naturaleko epean, bizilagunek edo interesdunek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

b) Epe hori iraganik, eta erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespen erabakia behin betikoa dela ulertuko da, eta indarra hartuko du jendaurrean egoteko epea iragan ondoren.

c) Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, berriz, osoko bilkurak berariaz erabaki beharko du erreklamazio edo alegazio horien ebazpenaz eta proposatutako aldaketaren behin betiko onespenaz, zeinak indarra hartuko baitu behin betiko testua toki-erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoren.

10. oinarria.–Aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak.

2. Aparteko kredituak eta gehigarriak finantzatuko dira ondorengo bitarteko haueko bat edo batzuk erabiliz:

a) Diruzaintzako gerakin likidoa.

b) Ekitaldian jasotzekoak diren diru-sarrera berriekin.

c) Egiazki bildutako diru-sarrera handiagoak, gainditzen dituztenak aurrekontu arruntean aurreikusitako guztizkoak. Finantzaketa hori dagoela ulertuko da diru-sarreren aurrekontuko 1-5 bitarteko kapitulu ekonomiko guztiei edo 6-8 bitarteko kapituluetako kontzepturen bati dagozkion diru-sarreren diru-bilketa garbia handiagoa denean kapitulu horien edo kontzeptu horren hasierako aurreikuspenak baino, hurrenez hurren.

Finantzaketa hori dagokion goititzearen zenbatekoan kuantifikatuko da, kendu ondotik kreditu-handitzeak finantzatzeko aurreikusten diren diru-sarrerak edo aurrekontuan kreditua sortu dutenak.

d) Indarreko aurrekontuko konprometitu gabeko beste aurrekontu aplikazio batzuetako kredituak baliogabetuz edo baja emanez, ulertzen denean horien zuzkidurak murriztu daitezkeela dagokion zerbitzuari nahasmendurik eragin gabe.

5. Salbuespen gisa, aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa onesten den unera arte, aurreko ekitaldian erabili gabeko baliabideekin finantzatzen ahalko dira gastu berriei edo handiagoei erantzuteko behar diren aldaketak. Nahitaezkoa izanen da kontu-hartzailetzaren txostena egiazko finantzaketa erabilgarriari buruz.

8. Espedienteak, aldez aurretik kontu-hartzaileak horiei buruzko txostena eginda, osoko bilkurak onetsi beharko ditu eta 9.4 oinarrian ezarritakoari jarraituz izapidetuko dira.

9. Aparteko kredituak edo kreditu-gehigarriak emateko xedearekin toki-erakundeak hartzen dituen erabakiak, hondamendi publikoaren edo antzeko kasuetan, betearazleak izanen dira berehala, ukatu gabe haien kontra erreklamazioak sustatzeko aukera, zeinak aurkeztu eta hurrengo zortzi eguneko epean bideratu beharko baitira, eta ezetsitzat hartu, erreklamazioaren egileari ebazpenik ez bazaio jakinarazten epe horretan.

11. kapitulua.–Kreditu-transferentziak.

2. Espedienteak hasiko dituzte aldatuko diren kredituen kudeaketa beren kargura duten zentro administratiboek, Kontu-hartzailetzak txostena egin ondotik, eta Ogasun Batzordearen aitzinean. Honela onetsiko dira:

a) Alkatetzaren dekretu bidez, transferentziak gastu alor bereko aurrekontu-aplikazioen artekoak direnean.

b) Alkatetzaren dekretu bidez, goititze eta beheititzeek langileen kredituei eragiten dietenean.

c) Gainerako kasuetan, Udalbatzako osoko bilkurak, 9.4 oinarrian ezarritako izapide berei jarraituz.

3. Gastu arlo desberdinen arteko kreditu transferentziak egiteko xedearekin, toki-erakundeek hartzen dituzten erabakiak, hondamendi publikoaren edo antzeko kasuetan, betearazleak izanen dira berehala, ukatu gabe haien kontra erreklamazioak sustatzeko aukera, zeinak aurkeztu eta hurrengo zortzi eguneko epean bideratu beharko baitira, eta ezetsitzat hartu erreklamazioaren egileari ebazpenik ez bazaio jakinarazten epe horretan.

12. oinarria.–Kreditu zabalgarriak.

1. Aurrekontu-aplikazio zabalgarritzat jotzen dira berariaz atxikitako baliabideekin finantzatutakoak. Zehazki, zabalgarri deklaratzen dira honako hauek:

Gastuetako aurrekontu-aplikazioa Diru-sarreretako aurrekontu-aplikazioa.

13. oinarria.–Kredituak sortzea diru-sarreren bidez.

3. Osoko bilkurak onetsi beharko du eta indarra har dezan nahikoa izanen da osoko bilkuraren erabakia.

14. oinarria.–Kreditu-gerakinak sartzea.

1. 2/1995 Foru Legearen 211. artikuluan xedatutako gorabehera, hurrengo ekitaldiko gastu-aurrekontuetako kredituetan sartu ahal izanen dira, baldin eta finantza-baliabide nahikorik badago, erabili gabeko kreditu-gerakinak, honako hauetatik datozenak:

a) Ekitaldiko azken hiruhilekoan hurrenez hurren eman edo baimendu diren aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak, bai eta kreditu-transferentziak ere.

b) Aurreko ekitaldiko gastu-konpromisoak babesten dituzten kredituak.

c) Kapital-eragiketetako kredituak.

d) Ukitutako eskubideen benetako bilketaren arabera baimendutako kredituak.

2. Salbuespen gisa, eta aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa onesteko unera arte, artikulu honetako 1. apartatuan deskribatutako kreditu erabiligabeak sartu ahal izanen dira, finantzatuta, besteak beste, aurreko ekitaldiko baliabide erabiligabeekin. Nahitaezkoa izanen da kontu-hartzailetzak txostena egitea kreditua egiazki egoteari buruz eta finantzaketaren eskuragarritasunari buruz.

3. Halere, diru-sarrera atxikiekin finantzatutako proiektuak babesten dituzten kreditu gerakinak nahitaez sartu beharko dira, eta ez zaizkie aplikatuko ekitaldi kopuruari dagokion mugaren arauak, salbu eta uko egiten bazaio gastuaren exekuzioari hasiera edo jarraipena emateari, osorik nahiz zati batean, edo egitea ezinezkoa bada. Era berean, aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa onetsi arte iragaten den epealdian sartzen ahalko dira. Kasu horretan nahitaezkoa izanen da Kontu-hartzailetzaren txostena, kreditua benetan badela egiaztatzeko.

5. Ukitutako arloetako arduradunek gerakinak sartzeko proposamen arrazoitua egingo diote Kontu-hartzailetzari, eta, proposamen horrekin batera, ekitaldian zehar gauzatu dela eta gerakinaren zenbatekoa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko dute.

6. Kontu-hartzailetzan espedientea aztertu ondotik eta hari buruzko txostena eginda, hura Udalbatzako buruari (alkateari) igorriko zaio, onets dezan. Udalburuak ezarriko du jarduketen lehentasuna, baldin eta baliabide nahikorik ez badago sartu beharreko gastu osoari erantzuteko.

15. oinarria.–Beheititzeak, deuseztatzeagatik.

3. Kontu-hartzailetzak espedienteari buruz egindako txostena onetsiko du osoko bilkurak eta 9.4 oinarrian ezarritakoaren arabera izapidetuko da.

28. oinarria.–Urte anitzeko gastuak.

2. Urte anitzeko gastuak baimendu eta erabakitzea gai bakoitzeko organo eskudunari dagokio.

30. oinarria.–Fidantzetatik datozen diru-sarrerak.

1. Epe luze eta epe laburreko fidantzek, bai jasotakoek bai emandakoek, aurrekontutik kanpoko tratamendua izanen dute.

35. oinarria.–Geroratzea eta zatikatzea.

2. Geroratzeko edo zatikatzeko gehieneko epea 5 urtekoa izanen da.

3. Eskatzaileak zorraren zenbatekoa bermatu beharko du banku-abalaren edo bestelako bermeen bidez; gainera, egunean izanen ditu zerga-betebeharrak. Ez da bermerik eskatuko baldin eta geroratu edo zatikatu nahi den zorra 3.000 eurotik beherakoa bada.

40. oinarria.–Aurrekontuaren itxiera eta likidazioa.

2. Kontu-hartzailetzak txostena egin ondoren, toki-erakundeko buruari dagokio martxoaren 31 baino lehen onestea toki-erakundearen eta haren menpeko erakunde autonomoen aurrekontuen likidazioa, bigarren kasu horretan organo eskudunak aurretiazko onespena eman eta gero.

3. Behar bezala onetsitako likidazio hori igorriko diote toki-erakundeek Foru Komunitateko Administrazioari, onetsi eta hamabost egun balioduneko epean.”

Irurtzunen, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2105797