94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

1. eta 2. aldaketak 2021eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuan aldaketak egiteko espediente hauek:

–1/2021 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

–2/2021 espedientea, kreditu-gehigarria gaitzeko 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an, bi aurrekontu-aldaketa horiek hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

1/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

1 1510 62202 partida.–Obrak kirol instalazioetan. Zenbatekoa: -18.000,00 euro.

1 9200 62400 partida.–Garraio-elementuak. Zenbatekoa: 18.000,00 euro.

Finantzabideak, guztira: 00,00 euro.

Diruzaintzako gerakinaren kargura: 00,00 euro.

2/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

1 1510 60903 partida.–Inbertsioak 13/2020 Foru Legea. Zenbatekoa: 71.968,00 euro.

Aldaketak, guztira: 71.968,00 euro.

Finantzabideak:

Finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintzako gerakina: 71.968,00 euro.

Ezkabarten, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2106078