94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietako aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 271. eta 202. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Ezkabarten, 2021eko martxoaren 30en.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2105914