94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA biologo lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratazioetarako eta prestakuntzarako izangaien bi zerrenda osatzeko deialdiaren barruan 2021eko martxoaren 13an egindako probaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 1689/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen biologo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautapen proben bidez: zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontratazioetarako. Deialdi horren barruan, Fermín Galdeano Puerto jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du 2021eko martxoaren 13an egindako probaren aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko apirilaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2106093