94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 15ean, 2021eko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan denez aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Beraz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 22.995,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 800,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 25.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 48.795,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 487,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.600,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 8.000,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 125.631,54 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 137.718,54 euro.

Eguesen, 2021eko apirilaren 12an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L2105827