94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2021eko apirilaren 12ko ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi María de los Ángeles Rodríguez Bricioren esku utzi du 2021eko maiatzaren 12an Ziraukiko Udaleko osoko bilkuren aretoan ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Ziraukin, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2105818