94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2021eko apirilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontuaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork bakarrik ere aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta aginduko da kapituluka laburturik argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 20201eko apirilaren 13an.–María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2105930