94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Buñuelgo Udalak, 2021eko apirilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Buñuelgo Udalaren eta haren erakunde autonomoen, zahar-egoitzaren eta musika eskolaren 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2105880