94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2021eko aurrekontuaren exekuzio oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2021eko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa –zehazki, 3, 9, 10, 11, 13, 14 eta 15 oinarriak–, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Onespen hori 2021eko martxoaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (60. zk.). Jendaurreko erakustaldian alegaziorik aurkeztu ez denez, aldaketa behin betiko onartutzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aurrekontuaren exekuzio oinarrien kopia interesatuen eskura dago Berako Udalaren Gardentasun Atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke: https://cutt.ly/BveR6L4.

Beran, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2105889