94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Aurrekontuko 1/2021 aldaketa. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 01/2021 aldaketaren espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Aurrekontu eta gastu publikoaren arloan, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Araitzen, 2021eko apirilaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2105699