93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan farmaziako teknikarien 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan farmaziako teknikarien 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 21ekoa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena.

Proposamen hori 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 411/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren farmaziako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Gero, igoera txandako izangai bati, Begoña Salvatierra Moral andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik beretik, egun horretan administrazio publiko berean ari zelako lanean.

Probak igoera txandatik gainditu dituztenen zerrendan izangai gehiagorik ez dagoenez, bidezkoa da lanpostua betetzea txanda irekitik prozesua gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, Fernando Iglesias Rivas jaunarekin, alegia. Horrek uko egiteko idazkia aurkeztu duenez, lanpostua betetzen da zerrendan hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, María Lorena Alonso Maté andrearekin, hain zuzen ere.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan farmaziako teknikarien 2 lanpostu betetzeko izendapen proposamena izangai honekin osatzea:

ALONSO MATÉ, MARÍA LORENA

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2105500