93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udal Planeko S.6.2 unitatean (Gorraitz). Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2021eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planaren aldaketa Gorraizko S.6.2 unitatean, S.6.2-2 eta S.6.2-3 lurzatiak batu ahal izateko. Sustatzailea Rulver Soldaduras y Electrodos Especiales SL da eta OFS office for sustainability arkitektoek prestatu dute.

Argitara ematen da iragarki hau, aipatu aldaketa erantsita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.3. eta 78. artikuluetan ezarritakoarekin.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2105154