93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen Erregelamenduan (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Complementos de Piensos Compuestos SA.

–Jarduera: gizendu aurreko zerrien ustiategia, edukiera txikikoa, 6 kg-20 kg bitarteko 1.934 bururendako, Ukarren (Nafarroa).

–Tokia: 1. poligonoko 300. lurzatia, Ukar (Nafarroa).

Ukarren, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2105374