93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 768. lurzatian.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2021eko martxoaren 31ko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo 1. poligonoko 768. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Altos de Orkoien kalea, 24), Ricardo Aizcorbe Arocenak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2105550