93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 186., 188.
eta 194. lurzatietan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatiei dagokienez. Udalak berak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako idazkaritzaren bulegoetan.

Irunberrin, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2105568