93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehatua. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2015eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 148. lurzatiari dagokion aldaketa xehatua, Hotel Intxaurdia S.L.k sustatua, 2012MPGO0005 espedientean dagoen testuari jarraikiz.

35/2002 Foru Legearen 79. eta 74. artikuluekin bat, bi hilabete baino gehiago iragan baitira jendaurreko epea bukatu zenetik, behin betiko onetsitzat jotzen da 2012MPGO0005 espedientea.

Hotel Intxaurdia SLk, espedientearen sustatzailea den aldetik, aldaketaren berri emateko eta publizitatea egiteko betebeharra betetzen du, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan aipatzen baita.

Uharten, 2021eko martxoaren 23an.–Kudeatzailea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L2105543