93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Cordovillako 1. poligonoko
741. lurzatian. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2021eko urtarrilaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Cordovillako 1. poligonoko 741. lurzatiko Hiri-jarduketarako plan berezia, A60195278-k aurkeztua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa.

Getze Galarren, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104750