93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 238. lurzatian. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2021ko martxoaren 15ean egin bilkuran, onartu du:

1. Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 238. lurzatian (San Pedro 11, Lizarragabengoa), Alberto Garmendia Lacunzak sustatua.

Hasierako onespena 2021eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean eta ez da alegaziorik aurkeztu.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3. Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4. Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Etxarri Aranatzen, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2105152