93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Abid Redouane.

Jarduera: hiri-hondakinak biltegiratzea.

Tokia: I industrialdea, D karrika (4. poligonoa, 2196. lurzatia).

Cintruenigon, 2021eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2106103