93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 68. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2021eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Biurrungo 2. poligonoko 68. lurzatian Antonio Biurrunek sustatu duen xehetasun-azterketa, helburu duena dagoen bolumetria aldatzea, garaje bat eraiki ahal izateko ondoko etxebizitzarako.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2021eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 4an, eta ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi da 2021eko martxoaren 31ko osoko bilkuran.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko apirilaren 8an.–Alkatea, M.ª Luisa Serrano Echaves.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2105748