93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, psikologoaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren otsailaren 2ko 98/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen Burlatako Udaleko psikologoaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2021eko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an.

Eskaerak aurkezteko epea iraganda izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe deklaratzea, aipatutako deialdiaren 5. oinarrian jasotakoaren arabera. Hala, Alkatetzaren 2021eko apirilaren 8ko 348 Ebazpenaren bidez,

ERABAKITZEN DA:

1. Bete gabe deklaratzea Burlatako Udaleko psikologoaren lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, ez delako izangairik aurkeztu.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2021eko apirilaren 8an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2105579