93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Alfredo Orduña Oses da sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da ezen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), ohiko arreta-ordutegian (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espedientearen kodea

0001-0225-2021-000001

Instalazioa

Zerri gizendegia

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9.1.c)

Abenduaren 16ko 1/2016 LED

9.3.b)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.b)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

Alfredo Orduña Oses

Kokapena

12. poligonoa, 505. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 603.632,000 eta Y: 4.691.865,000

Udalerria

Azkoien

Proiektua

Zerri kopurua handitzea 2.000tik 6.000ra

Proiektua baimentzeko organo eskuduna

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak zer organoren aurrean aurkezten ahal diren

Baimen Bulegoa:

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Modu telematikoan: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua:

Ingurumen inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko webgunea:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2021eko martxoaren 22an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2104762