90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak martxoaren 12an emandako 89/2021 Ebazpenarena.

Ebazpen horren argitalpenean akats bat egin dela oharturik (2021eko 71. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 30ekoa, Dirulaguntzak, laguntzak eta bekak izeneko 1.4 atala), zuzendu egiten da, ebazpenaren akats zuzenketa argitaratuz:

12.3.c) oinarriaren lehen paragrafoan honela dioen tokian:

“c) Funtsezko aldaketak egiten badira, edo eskaera aurreikusten ez ziren inbertsio berriak: funtsezko aldaketa edo inbertsioa egin baino lehen eskatu behar dira, eta, kasu guztietan, d) letran zehaztutako epeen barnean.”

Honako hau behar du:

“c) Funtsezko aldaketak egiten badira, edo eskaera aurreikusten ez ziren inbertsio berriak: funtsezko aldaketa edo inbertsioa egin baino lehen eskatu behar dira, eta, kasu guztietan, b) letran zehaztutako epeen barnean.”

Iruñean, 2021eko martxoaren 31n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2105854