90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA zaintzaileen oposizioaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 2629/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko hamalau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan, Beatriz Beorlegui Navarlaz andreak eta María Dolores Larumbe Ezcurra andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka; 2021eko martxoaren 5ean argitaratu ziren emaitza horiek.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko apirilaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2105791