90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko 2021erako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea, prezioen zenbatekoari dagokionez. Prezio berriak 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina egonen dira indarrean.

Erabaki hori 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, otsailaren 16an, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iraganik, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez zenez gero, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da eta ordenantzan eginiko aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

2021eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean zenbateko horiek eta ordenantzaren aldaketa.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari –Udalaren osoko bilkurari, alegia– zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edoiragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETAREN TESTUA

5. artikulua. Honako hauek dira instalazioen erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioen zenbatekoak eta kontzeptuak:

2021eko KUOTA (euroak)

UDAKO ASTEBURUKO BONOAK

Helduak (>16 urte)

18,90

Haurrak (4-15 urte)

12,60

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak +%33

12,60

SARRERAK

Helduak (>16 urte)

8,80

Haurrak (4-15 urte)

5,40

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak +%33

5,40

ABONATUEN KUOTAK

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

52,20

Helduak (>16 urte)

31,40

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak +%33

15,70

MATRIKULA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

31,35

Helduak

31,35

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak +%33

26,15

UDAKO BONUAK

Haurrak (4-15 urte)

41,80

Helduak (>16 urte)

104,50

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak +%33

71,10

JARDUERAK

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiartekoa, <16 urte) (2 egun/astea)

20,95

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

31,35

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa, <16 urte) (2 egun/astea)

20,95

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

31,35

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

31,35

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

36,60

PADEL PISTAREN ERABILERA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

5,30

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

6,30

Iragarkiaren kodea: L2105479