90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

755/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita hitzez hitz bete daitezela 225/2018, 226/2018, 227/2018 eta 228/2018 epai irmoak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eman zituen, 2018ko ekainaren 12an, 526/2016, 531/2016, 540/2016 eta 509/2016 prozedura arruntetan. Prozedura horiek guztiak sustatu ziren irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foruzaingoaren lanaldien eta ordainsarien erregelamendua.

Arestian aipatutako 225/2018, 226/2018, 227/2018 eta 228/2018 epaien epaitzek zuzenbidean erabat deusez deklaratu zuten irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foruzaingoaren lanaldien eta ordainsarien erregelamendua.

Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaritza prozesalak kasazio-errekurtsoak jarri zituen epai horien aurka. Errekurtso horiek ez dituzte onartu ez Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako Harrera Atalak, bidezko diren probidentziak emanda, ez eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak ere, bidezko diren autoak emanda.

Irmo bihurtu direnez, bidezko da hitzez hitz betetzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2018ko ekainaren 12an emandako 225/2018, 226/2018, 227/2018 eta 228/2018 epaiak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea hitzez hitz bete daitezela 225/2018, 226/2018, 227/2018 eta 228/2018 epai irmoak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eman zituen, 2018ko ekainaren 12an, 526/2016, 531/2016, 540/2016 eta 509/2016 prozedura arruntetan. Epai horiek zuzenbidean erabat deusez deklaratzen dute irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foruzaingoaren lanaldien eta ordainsarien erregelamendua. Horrenbestez:

A) Barne Zuzendaritza Nagusiari agintzea, ordainsari osagarriak doitu behar baitira epaia egiazki betetzeko, zehatz dezala zein den lanpostuko osagarriaren ehunekoa eta, kasua bada, burutzaren osagarriarena, Nafarroako Foruzaingoko unitateei atxikiriko lanpostuetan, ez baldin badute ordainsari horien baliokiderik irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuak indarra hartu aurreko arauen arabera (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foruzaingoaren lanaldien eta ordainsarien erregelamendua).

Zehaztapen hori egin eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorri beharko da, nominak kudeatzeko sisteman sar ditzan epaiaren betearazpenak ukitutako atzeraeragin epean lanpostu bakoitzari dagozkion ordainsari osagarrien ehunekoak.

B) Barne Zuzendaritza Nagusiari agintzea egin ditzala, bere eskumenen esparruan, irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretua deusez deklaratu izanaren ondorioz suerta litezkeen jarduketa guztiak. Foru dekretu hori, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foruzaingoaren lanaldien eta ordainsarien erregelamendua, deusez deklaratu zuten ebazpen honetan betearazten diren erabaki judizialek.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara; eta jakinaraztea eranskinean zerrendatutako pertsonei.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2104459