89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Deialdia, kultura-koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, B mailakoa eta euskarako derrigorrezko hizkuntza eskakizunarekin, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin. Hautaprobak egiteko egunak eta orduak zehaztea

Agoizko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen onestea deialdi baten oinarriak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko kultura-koordinatzailearen lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin; B mailakoa izanen da, eta euskararen derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna izanen du. Horri buruzko iragarkia 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 15ean.

Beraz, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat, Alkatetzaren martxoaren 10eko 47/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi honetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, behin betiko onartutako izangaiei jakinarazpena igorri zitzaien, eta ebazpena 2021eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean. Deialdira aurkeztu diren izangaietako bat bera ere ez denez izan baztertua, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, bidezkoa da hautaprobak egiteko egunak eta orduak zehaztea eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragartzea.

Horiek horrela, honako egun eta orduak zehaztu dira hautaprobak egiteko: 2021eko maiatzaren 7an, goizeko 10:00etan, oposizioaldiko ariketa baztertzailea eginen da. Test moduko 20 galdera ebatzi beharko dira, deialdiko II. eranskineko gaiei buruzkoak. 2021eko maiatzaren 21ean, 10:00etan, oposizioaldiko bigarren ariketa eginen da, gai zerrendako gaiei buruzko proba praktiko bat eta/edo memoria-proiektu formatuko proba bat. Bigarren proba hau lehen ariketa gainditu duten izangaientzat bakarrik izanen da (7.1. oinarria). Zehaztutako egunak eta orduak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren webgunean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira, eta, deialdian behin betiko onartuak izan diren izangai guztiei banan-banan jakinaraziko zaizkie.

Agoitzen, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2105577