89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren 22an hartua, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren izena aldatzea onesten duena. Hemendik aurrera, “Lizoain-Arriasgoiti/Lizoainibar-Arriasgoiti” izanen da.

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak Nafarroako Gobernuari igorri dio udalerriaren izen ofiziala aldatzeko tramitatu duen espediente administratiboa, “Lizoain-Arriasgoiti/Lizoainibar-Arriasgoiti” izena emateko.

Aipatutako espedientean Udalaren 2020ko otsailaren 26ko erabakiaren ziurtagiria dago. Erabaki horren bidez, aipatu izen aldaketa behin betiko onetsi zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta jendaurrean hilabetez eduki ondoren.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluak adierazten duenez, “udalerrien izenak aldatzeko udalek hartutako erabakia beharko da, aurretik, gutxienez hilabete bateko informazio publikoa egonda. Udal erabakia Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, Nafarroako Gobernuak onespena eman diezaion, eta hau emandakotzat hartuko da hilabete baten barnean ebazpenik suertatzen ez bada”.

Kasu honetan, Udalak izena aldatzeko egindako eskaera 2020ko otsailaren 26koa da eta, beraz, ulertu behar da izen aldaketa onetsi duela horretarako eskumena duen organoak.

Nafarroako Gobernuak onetsi ondoren, Estatuko Administrazio Orokorrari igorri behar zaio, Toki-erakundeen Erregistroan inskriba dezan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Toki-erakundeen Erregistroan inskribatu beharko da.

Azkenik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 23. artikuluan xedatuarekin bat, udalerrien izen aldaketak ofizialak izateko ezinbestekoa da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 14. artikuluak aipaturiko erregistroan jaso ondoren, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Onestea Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren izenaren aldaketa. Hemendik aurrera “Lizoain-Arriasgoiti/Lizoainibar-Arriasgoiti” izanen da.

2. Izena aldatzeko erabaki hau igortzea Estatuko Administrazio Orokorrari, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioko Toki-erakundeen Erregistroan inskriba dezan, eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Toki-erakundeen Erregistroan inskribatzeko.

3. Dagozkion inskripzioak egin ondoren, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalari jakinaraztea eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatzen Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2105159