89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Orokorrak, 2021eko martxoaren 26an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen MP2101 aurrekontu-aldaketaren espedientea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek haiek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan:

http://serviciosadministrativosvaldorba.sedelectronica.es

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko dute indarra.

Garinoainen, 2021eko martxoaren 26an.–Batasuneko burua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2105147