89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, deialdi publikoa iragarri da Vianako bake epaile titularraren kargua betetzeko, eta horretarako hamabortz egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal bulegoetan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak gaitasunaz eta bateragarritasunaz aipatzen dituen baldintzak betetzen dituztela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2021eko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2105177