89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurraren okupazioa (101 metro koadro) 10. poligonoko
132. lurzatian, 40 erlauntza paratzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2021eko martxoaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Victoriano Ramos Jimenezi herri-lurraren 101 metro koadro okupatzeko baimena ematea 10. poligonoko 132. lurzatian (UTM koordenatuak: X: 618.796, Y: 4.657.474), 40 erlauntza paratzeko.

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren azken onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, aipatu herri-lurrak okupatzeko baldintzak arautzeko agiria onartu zen.

Okupazioaren espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, ukitutakoek alegazioak egiteko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa) posta bidez (montes@tudela.es) aurretiko hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da haren aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2105267