89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 02/2021 aldaketa Udalaren aurtengo aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tafallan, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2105378