89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUBITZA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Subitzako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2021eko udal aurrekontuan, herri-lurren mugaketaren tramitazioari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Subitzan, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Ismael Amatriain Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L2105493