89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

1/2021 aurrekontu aldaketa.Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2021eko aurrekontuan.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Olaztin, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2105450