89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2021eko aurrekontuan. Zehazki, aurrekontua betearazteko oinarrietan egiten da aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. apartatuak, 18. artikuluaren 2. apartatuari dagokionez (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erripan (Odieta), 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2105488