89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa partziala, Udalaren eraikin, lokal, instalazio eta materialen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa partziala Udalaren eraikin, lokal, instalazio eta materialen erabilera arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia jendaurrean egongo da, hogeita hamar egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Espediente osoa udal idazkaritzan egonen da.

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Murillo el Fruton, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2105294