89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2021eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2021eko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen lehen, bigarren eta hirugarren aldaketak 2021era luzatutako 2020ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Mendigorrian, 2021eko otsailaren 22an.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, José Antonio Arizala Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2105237