89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia 2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

GASTUAK:

1.–Kreditu-gehigarria 3300 4820000 partidan, “Kultur eta kirol jarduerak”: 2.000 euro.

2.–Aparteko kreditua “Udalaren webgunearen mantentze-lanak” partidan: 250 euro 2020. urterako.

3.–Kreditu-gehigarria 9200 4660202 partidan “Batasunaren behin behineko langileen lansariko eta Gizarte Segurantzako kuotak” 2.000 euro.

Gastuak, guztira: 4.250 euro.

DIRU-SARRERAK:

Herriko jaien partida gutxitzea: 2.000 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.250 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.250 euro.

Lukinen, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Aurelio Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L2105491