89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aparteko kreditua gaitzeko 2021. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. 2021eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an, aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Partida: 1 4310 48900. Izena: Tokiko Kontsumoa Suspertzeko Plana. Zenbatekoa: 3.000,00 euro.

Aldaketak, guztira: 3.000,00 euro.

Finantzabideak:

Partida: 1 9250 48901. Izena: Ezkabarte gizarte ekintza. Zenbatekoa: -3.000,00 euro.

Finantzabideak, guztira: 3.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakinaren kargura: 0,00 euro.

Ezkabarten, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2105689