89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Besterengarritasun deklarazioa eta ondasunen doako lagapena. Jendaurrean jartzea

Eulateko Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Erabilezin deklaratzea RC 1220/100 modeloko zura zatitzeko makina eta IC-270 modeloko kanal amaigabea.

Bigarrena.–Ondasun horien jabetza dohainik lagatzea Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarrari. Espedientea jendaurrean jarriko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan iragarkia argitaratu eta hamabost eguneko epean, alegazioen eta iradokizunen ondorioetarako, eta, erreklamaziorik aurkezten ez bada, lagapena behin betiko onetsitzat ematea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eulaten, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2105280