89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDANO

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Bakedanoko Kontzejuak, 2021eko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea Bakedanoko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Bakedanon, 2021eko martxoaren 30ean.–Kontzejuburua, Alicia Temprano Valerdi.

Iragarkiaren kodea: L2105278