89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 8an, 1/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 1/2021 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Hona hemen aldaketak, zehatz-mehatz:

–Aparteko kreditua:

4420 619.00.00: 225.000,00 euro.

Finantzaketa:

–Gastu-egoerako beste erabilera batzuen kreditua gutxitzea.

9410 753.00.00: 35.000,00 euro.

Aurrekontuan aurreikusi gabeko beste diru-sarrera batzuk:

750.80.02: 190.000,00 euro.

Andosillan, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2105399