89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa, Eguneko arreta emateko landa zentroaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan eta 2021erako arau fiskaletan. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eguneko arreta emateko landa zentroaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira prezio publiko horiek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Jarraian ematen da onetsitako aldaketen testua.

Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute, 2020ko ekitaldiko tarifa berberekin.

Oibarren, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

ALDAKETA, OIBARKO EGUNEKO LANDA ZENTROAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN,

9. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

9.1. artikulua. Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroaren prezio publikoak (eurotan).

EGUN OSOA

EGUN ERDIA

JARDUEREN MODALITATEA

Mendekotasunik gabeak

800,00

400,00

200,00

Aitortutako mendekotasuna

1.030,00

515,00

250,00

9.2. artikulua. Prezio publikoak Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroan bainu geriatrikoaren eta arropa garbiketaren eta lisaketaren zerbitzu publikoa erabiltzeagatik.

Bainu geriatrikoaren eta arropa garbiketaren eta lisaketaren zerbitzuetan, 10 euro kobratuko dira zerbitzu bakoitzeko.

9.3. artikulua. Etxetik zentrora eramateko garraio-zerbitzuaren prezioa:

–Zerbitzua egun osoko modalitatean erabiltzen dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte hilean, Oibarren erroldatuta badaude eta bertan bizi badira.

–Zerbitzua egun erdiko modalitatean erabiltzen dutenek edo zentroak antolatzen dituen jardueretara astean 4-5 egunez joaten direnek 30 euro ordainduko dituzte hilean (joatea bakarrik/itzultzea bakarrik), Oibarren erroldatuta badaude eta bertan bizi badira.

–Zentroak antolatzen dituen jardueretara astean 1-3 egunez joaten direnek 16 euro ordainduko dituzte hilean (joatea bakarrik/itzultzea bakarrik), Oibarren erroldatuta badaude eta bertan bizi badira.

–Zentroaren erabiltzaileak ez diren baina jarduera puntual edo bereziren batera joaten direnek, euro 1 ordainduko dute, Oibarren erroldatuta badaude eta bertan bizi badira.

–Zerbitzua egun osoko eta egun erdiko modalitatean erabiltzen dutenek 0,40 euro ordaindu beharko dituzte kilometro bakoitzeko, ez badira Oibarren bizi eta ez badaude Oibarren erroldatuta.

9.4. artikulua. Tarifak eguneratzea.

Urtero, erabiltzaileei eskatuko zaie beren egoera sozio-ekonomikoa frogatzeko dokumentazioa aurkez dezatela, Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroak ematen dituen zerbitzuengatik kobratu beharreko prezioa horretara egokitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2105456